Goitibehera lasterketan izena emateko azken eguna maiatzaren 7a izango da

Asier Alkorta 2010ko mai. 3a, 18:17
Dagoeneko Bergarako Udalak gertu du aurtengo Mendekoste jaietako egitaraua. Egitarau zabala prestatu dute, eta berrikuntzak ere badaude. Aurtengo berrikuntzetako bat goitibehera lasterketa izango da. Jai Batzordeak goitibehera txapelketan izena emateko epea aurreratu egin du, izena emateko azken eguna maiatzaren 7a izango da.

San martzialeko bidean

Mendekoste-zapatuan izango da txapelketa, maiatzaren 22an. Lasterketa jokatuko da San Martzialeko bidean, bidegurutzean behera, hain zuzen, 12:00etan hasita.

Kaskoa eta arropa egokia

Goitibehera txapelketa bergarar guztiei zuzenduta dago. Goitibeherak egiteko baldintzarik ez dute jarriko; baina hori bai, parte-hartzaileek motorreko kaskoa eta arropa egokia eraman beharko dute. Era berean, parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea maiatzaren 7a baino lehen kultura etxean (943 77 91 60).

Lasterketaren ondoren hainbat sari banatuko dituzte: 16 urtetik gorakoen artean, onenak 300 euro eroango ditu; 12-16 urte bitartekoen artean onenak, 150 euro; eta, emakumeek gidatutako goitibehera originalenak 100 euro eroango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak