Goiko trenbideko entsegu lokalean izena emateko epea zabaldu du Udalak

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko aza. 23a, 11:38
Gaur, astelehena, hasi eta abenduaren 23ra arteko epea dago izena emateko; herriko musika taldeei egindako deialdia da

Udalak goiko trenbideko entsegu lokala erabiltzeko dei egiten die musika taldeei. Gaur, astelehena, zabalduko dute izenemate epea eta abenduaren 23an bukatuko da.
Entseatzeko lokalik ez duten herriko musika  taldeei egindako deialdia da eta eskariak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira. Udaleko iturrien arabera, gaur egun 22 musika taldek entseatzen dute goiko trenbideko lokalean; guztira, 92 gaztek.   

Entseguetarako egokituta

Herriko rock taldeek entseguak egiteko Udalak eraberritutako goiko trenbideko etxea uztailean inauguratu zuten. Eraberritze-lanen premia aspalditik zuen  eraikinak. Izan ere, ez zuen segurtasuna bermatzen eta, gainera, ez zuen inolako intsonorizaziorik. Hainbat rock talderen laguntzarekin Goiko Rocken dinamika adostu zuten; hala, bertan entseatu nahi duten taldeek elkarteko kide egin beharko dute.
Bi solairu eta zazpi entsegu-gela ditu. Gela bakoitzean hiru talde sartzen dira eta entsegu-orduak elkarren artean adosten dituzte, baina lokala erabiltzeko ordutegia eta haren mugak arautegian ezarrita daude. Mantentze-lan, argi, ur eta lokalaren garbiketa gastuak elkartearen kontura doaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak