Goiko estazioko lokal berrietan entseatzeko eskaerak egiteko epea irekita dago

Maider Arregi 2009ko apirilaren 8a

Goiko Estazioko berrikuntza lanak bukatzen ari dira eta bertan entseatu nahi duten musika taldeek eskaera udaletxeko erregistroan egin behar dute. Eskaera egiteko orduan, taldekide bakoitzaren datuak eta musika taldearen izena jarri beharko da.

Goiko Estazioko berrikuntza lanak azaroan hasi ziren eta apirila bukaerarako bukatuta egongo dira. Bertan, 8 entsegu lokal egongo dira. Orain arte eta obrak irauten duten bitartean, hainbat musika talde Jam aretoan jardun dira entsegu lanetan. Hauek elkartea osatu zuten Udalarekin harreman zuzena izateko; Bergarako Goiko Rock Musika Elkartea. Lokal berrietan entseatu nahi duten taldeek elkartean ere izena eman beharko dute.

Musika entsegu lokalen erabilera arautzeko Udala eta Goiko Rock Musika Taldearen artean hitzarmena sinatu da eta partaide guztiek baldintza guztiak bete beharko dituzte bertan entseatu nahi ezkero.

Informazio gehiago Kultura Etxeko Hezkuntza Zerbitzuan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak