Goiko Estazioko eraikin musikalaren inaugurazioa bihar

Edu Mendibil 2009ko uztailaren 9a

Goiko Estazioko eraikineko berrikuntza lanen inaugurazioa bihar, egubakoitza, 18:00etan izango da. Agurne Barruso alkatea eta udaleko ordezkariak izango dira bertan. Lokalean diharduten taldeetako batzuk hainbat kantu eskainiko dituzte eta jarraian luntxa izango da.

Berrikuntza lanean aurrekontua 281.396 eurokoa izan da, eta Diputazioak 55.600 euroko laguntza eman du. Berrikuntza lanek iraun duten bitartean, sei hilabetez, Jam aretoan jardun dute Bergarako hamar musika taldek; hileroko 50 euro ordaindu ditu talde bakoitzak eta, Udalak, hilero, 3.000 euroko ordaindu behar izan ditu.

Berrikuntza lanen ondorioz, Goiko Estazioan musika taldeendako zortzi lokal daude, bi pisutan banatuta. 22 musika taldek dihardute bertan eta talde bakoitzarendako izendatuta daude erabilgarri diren zortzi lokalak. Lokal txikiak dira, 12-18 m2 bitartekoak. Baina musikariek ez dute arazorik espazioarekin; bai, ordea, aireztapenarekin. Leiho bakarrak beheko solairuan daude eta zaila da airea berritzea. Izerditan blai bukatzen dituzte udako entseguak musikari gazteek.

Goikorock izeneko musika elkartea eratu dute eta bertan parte hartzeko interesa dutenek beraiengana jotzea baino ez dute: goikorock@yahoo.es. Hileko talde bakoitzak 30 euroko kuota ordaintzen du eta beste 10 euro bazkide egiterakoan. Dena dela, talde bakoitzean partaide kopuru ezberdina dagoenez, hileko kuotarena modu zuzenagoan egin nahi dute aurrerantzean. Udalak erantzukizun zibileko asegurua egitera behartu ditu musika taldeak. Talde bakoitzak ditu lokaleko giltzak eta lokala astelehenetik domekara dago erabilgarri, 10:00etatik 22:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak