Gogotsu hasi dute denboraldia zikloturistek

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko martxoaren 15a

Aurreko domekan, martxoaren 7an, hasi zuten denboraldia Bergarako Txirrindulari taldeko zikloturistek eta ohiturari jarraituz, Dorletako Amarengana joan ziren lore eskaintza egitera, denboraldi osoan barrena ondo zaindu ditzan.

Hurrengo irteera datorren domekan, martxoaren 21ean egingo dute. 09:00etan abiatuko dira, San Martin plazatik eta 65 kilometroko ibilbidea egingo dute; honako hau, hain justu ere: Bergara-Udana-Aizpurutxo-Gorla-Bergara.

Emakumeendako irteerak ere antolatu dituzte denboraldi honetan, hiru, hain zuzen, baina interesa duten emakumeeek itxaron egin beharko dute pixka bat, lehenengoa apirilaren 25ean izango da-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak