Gobernuz Kanpoko Erakundeen gaineko zalantzak argituz

Miren Manias 2010eko apirilaren 23a

Gobernuz Kanpoko Erakundeen gaineko informazioa emateko eta jendearen zalantzak argitzeko helburuarekin, hitzaldia egin zuten atzo Bergarako Kultura Etxean Garapenerako GKEn Gipuzkoako elkartearen eskutik.

Hegoaldeko herrialde batera bidaiatzeko dauden aukerak modu ordenatuan azaldu zituzten; izan ere, hizlarien ustetan, interneten informazio asko dago baina jendea galdu egiten da.

Hala, Kultura Etxean bildutako lagunen zalantzak argitu zituzten.

Horrez gain, GKEn jardunaz ere mintzatu ziren, kooperazioaren mundua idealizatzeko joera eta estereotipo ugari daudela ere adieraziz. Horrelako taldeetan parte-hartzaileek zein motatako lana egiten duten argitu zuten, kooperante eta boluntarioen figurak azpimarratuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak