Gobernuari erantzun dio alkate ohiak

Jasone Zabala 2008ko uztailaren 23a

Victoriano Gallastegi Bergarako alkate ohiak (EAJ), prentsaurrekoa eman zuen astelehenean, pasa den uztailaren 11n argitaratu zen GOIENKARIAn Agurne Barruso alkateari egindako elkarrizketan, hark esandakoari erantzuteko.

Planifikazio eza

Gallastegik modu pertsonalean deitutako prentsaurrekoa izan zen, eta gauzak argi uzteko asmoz, adierazi zuen: "Ez dezala esan oraingo gobernuak inongo planifikaziorik egin gabe utzi zuela aurreko gobernuak; guk eginda utzi genuen. Beste gauza bat da, guk eginda utzi genizkion planifikazioak ez zaizkiela gustatzen eta moldatu egin behar dituztela". Gallastegik gehitu du, Barrusok egindako adierazpenek argi erakusten dutela aurreko gobernuak utzitako planifikazioaren ezagutza eza. Gallastegiren ustez, "egin duten bakarra aurreko gobernuak utzitako proiektuak adjudikatzea izan da, hala nola, Domingo Irala kaleko proiektua, Zabalotegikoa eta Agorrosin Ekintza Gunekoa". Agorrosingo proiekturako gainera, inprobisazioa erabili dutela adierazi du, ez dutelako zehaztu behin betiko proiektua zein izango den.

Amaitzeko oraingo gobernuaren gainean adierazi zuen:" Oraindik proiektuak aztertzen ari dira; dagoeneko 13 hilabete pasa dira eta ez dago planifikaziorik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak