Martinezek gehitu zuenez, erakusketaren ideia sortu zen erakundeetako eta Udaleko ordezkariek aldiro egiten dituzten batzarretan.zortzi erakunde, paneletanZortzi erakunderen proiektuak egongo dira ikusgai: Mundu Solidarioa Helburu, Oscar Romero Solidaritza Batzordea, TAU Fundazioa, Bubisher elkartea, Komite Internazionalistak, Felix-Baltistan Fundaizoa, FISC eta Mundukide. Hain justu ere, Udalak 2007an emandako laguntzarekin erakundeek 2008an garatu zituzten proiektuak egongo dira ikusgai. Urte hartan 62.000 euro inguru bideratu zituen Udalak elkartasun proiektuetarako eta aurten ere antzeko kopurua bideratuko dutela aurreratu zuen Roberto Martinez Ongizate zinegotziak.Mundukideko ordezkari Mikel Gantxegik azaldutako moduan, bederatzi panelek osatuko dute erakusketa: "Erakunde bakoitzak panel bat izango du, modu sinplean 2008an egindako proiektua azaltzeko. Sei bat argazki eta informazio orokorra jasoko dute panelek". Bestetik, bederatzigarren panel bat ere egongo da. Hori erabiliko dute "munduaren egoeraren ikuspegia" emateko, Gantxegiren esanetan.martxoaren 30era arteOsoko bilkuren aretoan egongo da ikusgai erakusketa martxoaren 24an hasi eta 30era bitartean. Honako ordutegia izango du: astegunetan, 18:00etatik 20:00etara eta aste bukaeran, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:00etara. Astean barrena, goizez, ikasleendako bisitak antolatuko dituztela ere aurreratu zuten prentsaurrekoan.