Goizaldeko 3:30ak aldera gertatu da atxiloketa, Ertzaintzak jakitera eman duenez, eta bertan tabako-makina eta leiho bat indarrez irekita aurkitu dituzte, kutxa erregistratzailea alboan. Partikular batek, zaratak entzunda, egindako deiari erantzunez jo dute ertzainek ustezko lapurreta jazo den tabernara eta bertaratutakoan "zenbait pertsona ikusi dituzte arrapaladan ihesean". Gainontzekoek agenteei ihes egin dieten arren, ustezko lapur bat taberna inguruan atzeman dute ertzainek, "auto baten zain". Taberna barruan tabako-makina eta leiho bat indarrez irekita aurkitu dituzte poliziek, haren aldamenean "eroateko gertu" kutxa erregistratzailea zegoelarik. Bergarako ertzain-etxera eraman dute atxilotua, epaiketaren zain.