Gizonezko bat atxilotu dute, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita

Usoa Agirre 2010eko apirilaren 23a

Atzo gauean, 23:20ak inguruan, partikular batek Ertzaintzara deitu zuen bere bizilagunen oihuak eta negarrak entzuten zituela, eta erasoren bat egon zitekeela esanez.

Ertzainak esandako helbidera iritsitakoan emakume bat topatu zuten lepoan eta bularraldean gorriuneak zituela, emakumearen esanetan bere senarrak eraginda. Hori ikusita, 27 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, emakumeen kontrako indarkeria egotzita.

Atxilotua epailearen esku utzi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak