Giro polita izan zen Basalgoko bertso afarian

Irati Agirreazaldegi 2007ko uzt. 22a, 19:28

Basalgo auzoan jaiak izanik hainbat ekitaldi izan dira asteburuan. Besteak beste zapatu iluntzeko bertso afaria.

Elizpean bapo bazkaldu ostean trikiti doinuak eta bertsoak nagusitu ziren afal ostean. Aritz Alustiza eta Maitane Azkarate-Askasua trikitilariek soinuz ekin zioten jai giroari.

Ondoren Joxe Agirrek eta Amets Arzallusek hartu zieten lekukoa. Basalgo auzoarendako, sukaldariarendako eta auzotarrendako lorerik ez zen falta izan. Baina mahaiaren bueltan eseritako batek edo bestek bertsotan ziririk ere jaso zuen; eta euren artean ere jardun zuten zirika. Trikitilarien saioarekin amaitu zen afaria, baina domekan ere izan da ekitaldirik.

Jaiak ez dira oraindik amaitu, ordea eta eguaztenerako, Santiago egunerako oraindik bada gauzarik:

  • 11:30: Meza
  • Ondoren, luntxa eta umeendako jolasak, soinujoleek alaituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak