Zapatua, berriz, jolasen eguna izan zen: igel jaurtiketa, mus txapelketa, umeendako kukaina... izan zituzten. Ondoren, txokolate-jana.
Gaur, meza
Atzo, domeka, 100 lagun inguru batu ziren eliza inguruan. Meza entzun ondoren dantzariak eta abesbatza izan zituzten.
Uberako San Paulo jaiak gaur amaituko dituzte. 11:00etan meza nagusia izango dute, eta ondoren salda eta txorizoa Jaolatzan.