Giro aparta eta parte hartzaile kopuru ederra hirunako saskibaloi txapelketan

Miren Arregi Amasorrain 2009ko uzt. 12a, 22:13
61 taldek eta ia 200 bat lagunek hartu dute parte asteburuan jokatu den hirunako saskibaloi txapelketan. Iaz eguraldiarekin izandako arazorik ez dute izan aurtengoan, eta hura lagun, giro ederra sortu da asteburuan Bergarako plazan.

Uneoro egon dira herritarrak talde bat edo bestea animatzen, eta antolatzaileak gustura daude txapelketak emandakoarekin. Parte hartze kopurua txukuna izan da baina pena batekin gelditu dira, izan ere, emakumezko talde gutxik eman du izena. Bergarako taldeak ez ezik, Debagoienetik ere etorri ziren jokatzera, hala nola Arrasatetik, eta baita urrunagotik ere, Zarauztik esaterako.
taldeak asko, sariak ere bai
Elite mailan Soraluce S. Coop saria Michael Jackson taldeak irabazi zuen, Zarauztik etorritako Pantalones de pana taldeari irabazita. Txalo zaparrada itzela entzun zen bukaeran plazan. Soraluce S. Coop saria senior nesketan, berriz, Ambox Team taldeak eroan zuen. Koadrilen arteko lehiari dagokionean, The Cowboys of Return taldeak eskuratu zuen lehen postua, eta horrekin, Lasa jatetxean bazkari edo afari bat egiteko aukera. Industrias Aperribay saria, junior mutiletan RJBM 92 taldeak irabazi zuen, eta hiruko jaurtiketen txapelketan, Jon Arteaga izan zen onena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak