Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren eskutik, ate irekiak domekan [bideoa]

Goiena 2010eko ekainaren 2a

Goalballa, saskibaloia gurpil aulkian, slaloma, txirrindularitza egokitua, xakea, mahai tenisa, boccia.... kirol modalitate horiek guztiak egiteko aukera egongo da Domekan, 11:00etatik 14:00etara bitartean Bergarako plazan. Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak antolatu du ekimena kirol egokitua ezagutzera emateko helburuarekin. Antolatzaileen esanetan, familia guztiarendako, gazte zein helduendako ekintzak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak