Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,1 milioi euro jarriko ditu Elgetako lotuneko GI-627-46-1 bideadarrean gaur egun dagoen bidegurutzearen ordez biribilgunea egiteko, Amillagako eremuan, Bergaran. Bide Azpiegituretako Departamentuak Amillagako biribilgunea egiteko obren ardura Guillermo Ibargoyen S.A. enpresaren eskuan utzi du. Guztira, 1, 1 milioi euroko aurrekontua eta bost 5 hilabeteko epea izango du enpresak.
Proiektu horren arabera, gaur egun dagoen bidegurutzea, Bergarako Amillaga kaleak lehentasuna ezarrita duena, ordeztu eta biribilgune berri bat egingo da. Biribilguneak lau adar nagusi eta bigarren mailako sarbide bat ditu: geometria oboidea eta 47 eta 51 metro bitarteko kanpoaldeko diametroa. Zirkulazio eraztunak bi lerro ditu, 4 metro zabal bakoitza, eta erdiko irla ere oboidea da, 15 eta 20 metroko erradioak dituena.