Gipuzkoako eskubaloi federazioak urteko sariak banatu ditu

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko uzt. 7a, 19:09
Bergarako eskubaloi taldekoek aurtengo denboraldi bikainaren esker ona jaso zuten egubakoitzean Donostiako Txuri Urdin izotz jauregian ospatutako eskubaloi federazioaren urteroko sari banaketan

Josetxo Muniategik zuzentzen duen taldeak lau sari jaso zituen, tartean, Muniategik berak jasotako entrenatzaile onenaren saria.

Urteko entrenatzaile onena

Muniategik berak esan duenez, "Urtero ematen duten saria da; ez da ibilbideari saria izan. Aurten, denboraldi bikaina egin dugu eta horrek eragin zuzena izango zuen aukeraketa egiterakoan. Hala ere, ez didate esan zer den halako sari bat ematerakoan kontuan hartzen dutena".
Bergarakoek, gainera, Gipuzkoako txapeldunaren saria ere jaso zuten; saria taldeko kapitaina den Gorka Uribek jaso zuen. Bestalde, Euskadiko txapelketara igotzeagatik ere saritu zuten Bergarako taldeak.
Golegile onenen artean, Bergarako Mikel Plazaola eta Aloña Mendiko Ander Ugarte saritu zituzten. Plazaolak, berak jaso zuen garaikurra eta Ugarterena, berriz, Mikel Mantxola Aloñako entrenatzaileak hartu zuen.

Abuztuan, berriro lanera

Abuztuaren 28an hasiko dituzte Bergararrek entrenamenduak. Euskadiko txapelketa jokatzeko, hainbat aldaketa egingo dituzte. "Orain, atseden hartu eta abuztuan indarrez bueltatzea da gure helburua", esan du Muniategik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak