Josetxo Muniategik zuzentzen duen taldeak lau sari jaso zituen, tartean, Muniategik berak jasotako entrenatzaile onenaren saria.
Urteko entrenatzaile onena
Muniategik berak esan duenez, "Urtero ematen duten saria da; ez da ibilbideari saria izan. Aurten, denboraldi bikaina egin dugu eta horrek eragin zuzena izango zuen aukeraketa egiterakoa. Hala ere, ez didate esan zer den halako sari bat ematerakoen kontuan hartzen dutena".
Bergarakoek, gainera, Gipuzkoako txapeldunaren saria ere jaso zuten; saria taldeko kapitaina den Gorka Uribek jaso zuen. Bestalde, Euskadiko txapelketara igotzeagatik ere saritu zuten Bergarako taldeak.
Golegile onenen artean, Bergarako Mikel Plazaola eta Aloña Mendiko Ander Ugarte saritu zituzten. Plazaolak, berak jaso zuen garaikurra eta Ugarterena, berriz, Mikel Mantxola Aloñako entrenatzaileak hartu zuen.
Abuztuan, berriro lanera
Abuztuaren 28an hasiko dituzte Bergararrek entrenamenduak. Euskadiko txapelketa jokatzeko, hainbat aldaketa egingo dituzte. "Orain, atseden hartu eta abuztuan indarrez bueltatzea da gure helburua", esan du Muniategik.