Aurten udako kanpainaren barruan ekintza berria antolatu dute: gimnasia abdominal hipopresiboa. Antolatzaileek diotenez, jarrera desegokiak zuzentzeko jarduera da, gihartura abdominala lantzen duena, zoru pelbikoa mintzeke. Erditu osterako jarduera egokia da, ez, baina, haurdunaldirako. Hain zuzen, ariketa horiek gertutik ezagutzeko aukera izango dute gaur 18:30tatik 20:00etara, dohainik, Agorrosina gerturatzen direnek.
Agorrosin Jarduera Gunetik ere jakinarazi gura dute zapatuan hileroko ur-jolasen topaketa egingo dutela , 17:00etatik 19:00etara.
Udako igerilekuari dagokionez, ekainaren 11an zabalduko dute.