Gerra garaiko obusa azaldu da errekan

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko abuztuaren 31

Ozaetako zubiaren azpian azaldu zen, abuztuaren 20an. 50-60 kiloko leherkaria zen, espoleta eta guzti, eta Ertzaintzaren artezkariek eroan, eta Arantzazuko harrobi baten leherrarazi zuten.

Herritarrak obusa ikusi eta udaltzainei deitu zien berehala. Haiek gizonak ikusitakoa gerra garaiko obusa zela egiaztatu eta Ertzaintzaren artezkariei abisatu zieten. Artezkariek ingurune guztia sokaz hesi eta gero, 50-60 kiloko obusa errekatik atera eta Arantzazuko harrobi batera eroan eta han leherrarazi zuten. Udaltzaingoko iturrien esanetan, obus zatiak 600 metroraino iritsi ziren leherraraztean.

Gerra garaiko obusa azaldu da BergaranGerra garaiko obusa azaldu da Bergaran

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak