Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bergarako Udalak, 12-14 urte bitarteko gaztetxoendako jaialdia antolatu du Zabalotegi aretoan. Lehenengo jaialdi hau, zapatuan, hilak 27, Erramu Zapatuan izango da, 19:00etatik 22:00era bitartean. Jaialdi hau Gazteria Kontseiluan parte hartzen duten 12-14 urte bitarteko nerabeen proposamena izan zen. Lehenengo jaialdi honek ondo funtzionatzen badu, asmoa, ekintza hau nerabeentzako eskaintza finko moduan planteatzea da.