Udalak antolatuta, 12-14 urte bitarteko neska-mutikoentzat DJ festa egin zuten Erramu-zapatu egunean. Izandako arrakasta ikusita, aurrerantzean
maiztasun finkoa izango du jaialdiak.
Momentuz, iraila bitartean, hiru saio egingo dituzte:
apirilaren 24an
maiatzaren 15ean
maiatzaren19an
Urritik aurrera, berriz, hamabostean behin egitea da asmoa. Hori bai, ordutegia aldatuta; izan ere, arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara egin zuten zapatukoa, baina hemendik aurrera, 18:00etatik 21:00etara izango dira.
Dj Ferrek ipini zuen musika zapatuan eta aretoan bildutako 160 neska-mutikoak izerdi batean ibili ziren dantzan. 20 lagun egon ziren ilaran kantu eske.