Gaztetxoen arteko topaketa egingo da maiatzean

Maider Arregi 2009ko apirilaren 28a

Maiatzaren 16an, zapatuan, ospatuko da Gazte Topaketa. Parte hartzea nahi duten lagun taldeek maiatzaren 8a baino lehen eman beharko dute izena kultura etxean.

Gazteak 6-8ko taldeetan osatu beharko dira eta egunean zehar egingo diren joko-jolas-proba ezberdinetan parte hartuko dute. Lehiaketa moduan puntuazioa izango da eta eguna bukatzean puntu gehien duen taldeak saria izango du.

Bazkaria ere izango da eta talde bakoitzak paella goxo bat prestatuko du.

Egunean zehar Tolosatik etorritako The Jones Brothers txaranga izango dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak