Gaztetxoen arteko topaketa egingo da bihar

Maider Arregi 2009ko maiatzaren 15a

Dena prest dago bihar egingo den Gazte Topaketa egunerako. 40 lagunek izena eman dute egunean zehar egingo diren jolas ezberdinetan parte hartzeko. 11:00etan Munibe plazan hasiko dira lagun arteko herri kirolak. Ondoren, paella prestatzeari ekingo diote eta gazteek beraiek prestatutako bazkari goxoa jan. 17:00etan berriro ere jolas ezberdinetan jarraituko dute. Udalak mahaiak eta sua jarriko ditu eta gazteek paella prestatzeko osagarriak eraman beharko dituzte. Egarria kentzeko ura eta postre goxorik ere izango dute parte hartzaileek. Izen emateko epea bukatu den arren ikusle eta animatzaile lanetan edonork parte hartu ahal izango du.

Gazteak 6-8ko taldeetan osatu beharko dira eta egunean zehar egingo diren joko-jolas-proba ezberdinetan parte hartuko dute. Lehiaketa moduan puntuazioa izango da eta eguna bukatzean puntu gehien duen taldeak saria izango du.

Bazkaria ere izango da eta talde bakoitzak paella goxo bat prestatuko du.

Egunean zehar Tolosatik etorritako The Jones Brothers txaranga izango dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak