Gaztetxearen 10. urteurreneko ospakizunak hasiko dira gaur

NereaMenor 2010ko eka. 11a, 14:29
Bergarako gaztetxeak 10 urte bete ditu aurten, eta data garrantzitsu hori behar bezala ospatze aldera, ekintza uholdea prestatu dute gaur hasi eta ekainaren 20ra arte. Egitarauan kontzertu asko daude, hainbat afari eta bazkari, bertsoak, mahai-inguruak, hitzaldiak eta txapelketak.

Agertoki berria

Gaur inauguratuko dute patioko agertoki berria, hiru bakarlariren kontzertuekin.
Eguenean, Juvenetik –Komenio kaleko gaztetxea– gaur egunekora heldu arte egon den bidea azalduko dute. Hori izango da egitarauko ekintza azpimarragarrietako bat, gaztetxeen historia azalduko dute-eta. Amaitzeko, ekainaren 19ko bertso bazkarian urte hauetan gaztetxean aritu diren lagun guztiak bildu nahi dituzte, baita herritar guztiak ere, baina bereziki gaztetxean inplikatu diren pertsonak. 

Egitaraua

11, egubakoitza

19:00 Txupinazoa eta triki-poteoa.
21:00 Afari-merienda.
Liburutegiaren inaugurazioa.
22:30 Agertoki berriaren inaugurazioa eta kontzertuak: Azkaiter Pelox, Ekaitz eta Pikirocker.

12, zapatua

09:30 Mendi martxa herrikoia Gorlara.
23:00 Kontzertuak: Ander eta Can't Explain.

13, domeka

19:00 Maputxe herriari buruzko hitzaldia.
22:30 Zinekluba: El expreso de medianoche.

14, astelehena

19:00 Transexualitatea lehenengo pertsonan hitzaldia, Errespetuz kolektiboaren eskutik.
22:30 Futbolin eta ping-pong txapelketak.

15, martitzena

19:00 Europa eta Euskal Herriko mugimendu asanblearioaren gaineko hitzaldia.
22:30 Mus eta poker txapelketak.

16, eguaztena

19:00 AHTri buruzko hitzaldia.
22:30 Xake txapelketa.

17, eguena

19:00 Mahai-ingurua: Juven-etik egungo gaztetxea arte.
22:30 Zinekluba: Cadena perpetua.

18, egubakoitza

22:30 Bergarako taldeen kontzertua: Katabatik, Red District, Rombos Negros eta Extorsion.

19, zapatua

12:00 Poteoa.
14:30 Bertso-bazkaria.
18:00 Grafiti erakustaldia.
22:00 Kontzertuak: Fly Shit, Fugu eta DJ Elvis Caino.

20, domeka

18:00 Garbiketa tailerra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak