Jardun Euskara Elkarteak gaztetxoendako olinpiadak antolatu ditu aurten ere, bederatzigarrenez. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako neska-mutikoei zuzenduta daude eta maiatzaren 9tik ekainaren 6ra jokatuko dira, zapatu arratsaldetan. Olinpiada hauen helburu nagusia da gazteen artean aisialdia euskaraz bultzatzea.
Izenematea zabalik
Gazteek taldeka hartuko dute parte eta taldeak izan beharko ditu gutxienez sei partaide eta gehienez, zortzi. Gainera, koadrilaren blusarekin edo kolore bereko kamisetarekin hartu beharko dute parte. Izenematea zabalik dago apirilaren 30era arte, Jarduneko bulegoan (kultura etxea).