Gazteendako irteerak eta ikastaroak antolatu ditu Udalak

Maider Arregi 2009ko ekainaren 8a

Ekaina eta uztailerako eskaintza zabala antolatu du Udalak bergararrendako. Besteak beste, rafting edota surf ikastaroak, Larrunera, Lekeitiora edota Baskonia Kirol Hiria irteeraz gozatzeko aukera izango da. Informazio gehiago kultura etxean (943 77 91 60).

Larrunera eta Azkainera irteera

Uztailak 18an. Irteera 10:00etan. Izena ematea uztailaren 1a baino lehen. Bergarar guztiendako egun pasa da. Nagusiak 14 euro; 4-10 urte bitartean 8 euro.

Gazteendako udako irteerak eta ikastaroak

Rafting: ekainaren 27an. Izena ematea ekainaren 13a baino lehen. Irteera 9tan Errobira, Iparraldera.

Surfa: uztailaren 15ean. Izena ematea uztailaren 1a baino lehen. Irteera 9tan Zarautzera.

Aquaparkera: uztailaren 22an. Izena ematea uztailaren 8a baino lehen. Irteera 6etan Arcachonera.

Baskonia Kirol Hirira irteera

Ekainak 26an. Irteera 10:00etan. Izena ematea ekainaren 15a baino lehen. Goizez izotz pistara eta arratsaldean kanpoko igerilekura. 9-12 urte bitartekoendako da, 20 euro.

Lekeitioko kale antzerkira irteera

Uztailak 11n. Irteera 12:00etan eta itzulera 03:00etan. Izena ematea uztailaren 5a baino lehen Gaztetxean eman behar da. Nazioarteko kale antzerki jaialdira irteera. 18 urtetik gorakoendako. Antolatzaileak Udala eta Gaztetxea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak