Gazteen arteko topaketak apirileko egubakoitzetan

Miren Arregi Amasorrain 2008ko otsailaren 27a

Bergarako udaleko kultura zerbitzuak gazte topaketak antolatu ditu. 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta daude eta apirileko egubakoitzetan egingo dituzte. Parte hartzaileek, bergararrak edota Bergaran ikasten dutenak beharko dute izan.

Jardun euskara elkarteak, udaleko hainbat departamendutako ordezkariek, kale hezitzaileek eta Xipizaro elkarteak hartu dute parte Bergaran lehen aldiz egingo diren gazte topaketak antolatzen.

12 eta 16 urte bitartekoentzat, bergararrak edo Bergaran ikasten dutenak beharko dute izan.

Ekintza ezberdinak

Apirileko egubakoitzetan egingo dituzte ekintza desberdinak, eta guztiei ere arratsaldeko 5etan emango zaie hasiera.

Apirilaren 4an esaterako, Graffiti eguna ospatuko dute, Labegaraietan.

Apirilaren 11n izena ematen duten taldeek patata tortillak egingo dituzte eta ondoren afari merienda egingo dute. Ekintza hau gaztetxean egingo dute 

Apirilaren 18an, patinaje eguna antolatu dute. Labegaraietako kanpoko gunean egingo dute ekintza hau ere. 

Apirilaren 25erako, argazki rallya antolatu dute.

Izena emateko

Gazte Topaketa hauetan izena emateko epea martxoaren 13an amaitzen da. Norbere ikastetxean eman beharko du izena. Taldeak, gehienez, 6 pertsonakoak izango dira eta taldekideen adina 12 eta 16 urte bitartekoa izango da.

Gazte topaketetan parte hartzen duten talde guztien artean zozketa bat egingo da eta zozketan ateratzen den taldeak multiabentura parkera irteera irabaziko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak