Gazte informazio guneko 2009ko egutegiaren diseinu lehiaketa martxan

Maider Arregi 2008ko urr. 17a, 11:02
Bergarako Udalak Gazte informazio guneko 2009ko egutegiaren diseinuaren lehiaketa antolatu du. Hona hemen oinarriak:

Oinarriak

1.- Bergarako Gazte informazio guneko 2009ko Egutegiaren Diseinuaren deialdia egin da, urtero zerbitzua ezagutarazteko kaleratzen diren egutegien diseinua berritzeko asmoz.

2.- Lehiaketan, Bergaran ikasi, lan egin edo bizi diren 14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, banaka nahiz taldeka.

3.- Diseinuen kartelak, kolore eta teknika libreaz, 50 x 35 zm-tako kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira.

4.- Testua euskaraz agertu beharko da (derrigorrezkoa testua: "Bergarako Gazte Informazio Gunea").

5.- Lanak, Bergarako Gazte Informazio Gunean edo Kultura Zerbitzuan aurkeztuko dira (Bergarako Kultura Etxean). Aurkezteko epea 2008ko azaroaren 14an arratsaldeko 20:00tan bukatuko da.

6.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean ezizen bat dutela aurkeztu behar dira kartelak.

Sobre itxi batean, datu hauek azalduko dira:

Sobrearen azalean: Ezizena.

Sobrearen barnean: izen-abizenak, NAN-aren fotokopia eta telefonoa.

7.- Kartelaren irabazleak, edo talde-irabazleak (taldean aurkeztuz gero) 300 euroko saria jasoko du. Baliteke saririk ez ematea, epaimahaiak gutxieneko kalitaterik ez dagoela ikusten badu.

8.- Sarituriko Kartela Bergarako Udalaren jabetzapean geratuko da eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko eta abarretarako eskubide guztiak gordeko ditu.

9.- Epaimahaia Udaleko Kultura Sailak izendatuko du.

10.- Udalak egoki ikusten badu, erakusketa egin ahal izango du aurkeztutako diseinu-kartelekin, bere garaian adieraziko den leku eta egunetan.

11.- Lehiaketa honetan parte hartzeak OINARRI hauek onartzea dakar ezinbestean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak