Gazte informazio guneak udaberrirako ekintzak antolatu ditu

Maider Arregi 2009ko apirilaren 3a

Apirilaren 17an, Gazte Informazioaren Europako eguna ospatuko da. Maiatzean, berriz, Bergarako Gazte Informazio gunearen 10. urteurrena. Hori dela eta Bergarako Gazteen Informazio Gunetik ekintza ezberdinak antolatu dituzte.

Hitzaldia - informazio trukaketa

Inter rail
Eguna: apirilaren 16a, osteguna
Hitzaldi emaileak: Jon Ruiz de Eguino eta Iñaki Goena
Lekua: Bergarako Kultura etxea
Ordua: 18:30

Zerbitzuaren kaleratzea (Udal Liburutegiarekin batera-Liburu egunean)
Eguna: APIRILAREN 23a,osteguna
Lekua: Bergarako Udaletxearen arkupeak
Ordua: 16:30-20:00

Eskainitako zerbitzuak:

  • BULETIN ELEKTRONIKOAREN IZENEMATEA
  • TXARTEL EZBERDINEN TRAMITAZIOA.
  • UDALEKUETARAKO IZENEMATEA.
  • GIDA TURISTIKOEN MAILEGUA.
  • INFORMAZIO KONTSULTAK...

Gazte Informazio gunearen 10. urteurrena

Hitzaldia
Udarako ekintza solidarioak eta gehiago: Lankidetza, brigadak, auzolandegiak...

Eguna: maiatzaren 14a, osteguna

Hitzaldi emailea: Euskadiko GKEen Koordinakundea

Lekua: Bergarako Kultura etxea

Ordua: 18.30-20:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak