Saskibaloia izan zuten hizpide eta, besteak beste, talde bat sortzeko behar diren elementuei buruz jardun zuten; izan ere, Migel Santosek Gipuzkoa Basket taldea sortu zuen hutsetik, eta mahai-inguruan batutakoei sortze prozesuaren gaineko xehetasunak azaldu zizkien.
Babeslea eta aurrekontua dira Santosen arabera, elementu garrantzitsuenak talde bat sortzerako orduan, eta ezinbestekoak aurrera egin ahal izateko. Horregatik, babesleen ekarpena azpimarratu zuen, eta ildo horretan, Bergarako saskibaloi taldeak dituen 21 babesleak txalotu zituen.