Gazte bat atxilotuta botila batekin erasotzeagatik

Arritxu Barruso 2008ko ekainaren 1a

Domekan 01:00ak inguruan izan ziren gertakariak. Lekukoek kontatutakoaren arabera bi gaztek borrokan egin zuten eta batek botila bat hautsi zion besteari buruan. Azken hau Bergarako anbulatoriora eraman zuten eta handik Arrasateko ospitalera, baina, etxean da berriz. Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen domeka goizaldean bertan eta lekukoei gertatutakoaren inguruan galdetu zien. Ertzaintzaren prentsa bulegotik esan digute gertatutakoa aztertzen dabiltzala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak