Ertzaintza San Lorentzo auzora gerturatzean, gaztea ikusi zuten ustez lapurtutako monitore bat eskuan zuela. Gazteak monitorea bertan behar utzi eta ihes egiten saiatu zen. Ertzaintzak adierazi duenez, kaltetutako hiru autoa ikusi zituzten inguruan. Gaztea miatu ostean, ustez lapurtutako zenbait material ere jaso zizkioten. Ustezko lapurretan izan dituzten komertzio eta autoen jabeek, salaketa jarri dutela dio Ertzaintzak.
Ertzaintzak azaldu duenez, 16 urteko gaztea atxilotu eta egin beharreko tramiteak eginda, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen kargura utzi dute.