Gaztainaz bapo egin zuten San Martingo txikitxoek egubakoitzean

Jon Berezibar 2007ko azaroaren 12a

'Gaztainerre' eguna ospatu zuten San Martin herri eskolako txikitxoek egubakoitz arratsaldean. Gaztainak erosi eta jan arte, prozesu guztia adi-adi jarraitu zuten haur hezkuntzako neska-mutikoek. Dendara joan ziren, gaztainak erosi zituzten, danbolinean zelan erretzen diren ikusi eta bapo egin arte jan zituzten. Jai giro aparta izan zuten eta 16:30etatik aurrera senitartekoak ere gonbidatu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak