Urtero moduan, aurten ere, gazta dastatze ikastaroa egingo dute Bergaran. Irailaren 6an izango da Kultur Etxean eta bi ordu inguru iraungo ditu. Idiazabalgo Jatorrizko Izenduraren Elkarteko kide den Bittor Rodriguez izango ikastaroa emango duena.
Gazta zaleek gazta ugari dastatzeko aukera izango dute eta era berean probatutako gazta guztien ezaugarriak aztertzen ikasiko dute. Idiazabalgo Jatorrizko Izendura daukaten gaztak izango dira aztertuko dituztenak; saporea, testura edota usaina dira kontuan hartu beharko dituzten puntuetariko batzuk.
Ikastaroa doan izango da eta interesa dutenek Bergarako Kultur Etxera deitu besterik ez dute egin behar. Esan beharra dago bailarako herritar guztiek parte hartu dezaketen arren Bergarako herritarrek lehentasuna izango dutela. Parte hartzea mugatua baita, 25 pertsonak bakarrik izango dute gazta dastatze ikastaro honetan parte hartzeko aukera.