Gautxoriak eta Mizpirulade taldeak irabazle nagusi Jardun elkartearen Txorimalo lehiaketan

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko api. 8a, 17:53
Erramu Zapatuko ferian jokatu zen lehiaketa. 32 talde aurkeztu ziren, adinaren araberako hiru mailatan banatuta. Sari politak jaso dituzte.

Zapatuan jokatu zen Jardun euskara elkarteak 15. aldiz antolatutako Txorimalo lehiaketa. 32 talde aurkeztu ziren, adinaren araberako hiru taldetan banatuta: 27 talde, 12 urtetik beherakoetan (A taldea); 4 talde, 12 eta 65 urte artekoetan (B taldea) eta talde bakarra, 65 urtetik gorakeotan (C taldea).

A taldeko sarituak izen ziren: Akerbeltz, Baserritxarrak eta Ardi latxa taldeak. Hirurek sari bera jaso dute: Gasteizko bolalekura irteera.

B taldeko lehen saria jaso zuen Gautxoriak taldeak (90 euro) eta bigarrena, Buya taldeak (60 euro).

C taldeari dagokionez, Mizpirualde taldeak jaso zuen 90 euroko saria.

Horrez gain, esaldi onenaren sari berezia jaso zuen Katxondoak taldeak honako esaldiagatik: Euskaraz jokatu eta bizitzaz gozatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak