Gaur, San Antonio de Padua eguna ospatuko dute

Jasone Zabala 2008ko ekainaren 13a

Atzo hasi ziren aurtengo San Antonio auzoko jaiak, eta asteburu osoan egongo dira ekitaldiak. Gaur, egubakoitza, San Antonio de Padua eguna ospatzen dute: 10:30ean meza egongo da eta gauean, herri afaria

Erromeria eta azoka

Bihar, zapatua, 12:00etan, gaztetxoendako zezentxoak eta zalditxoak egongo dira Gure- Ametsa elkarte ondoko plazan. Arratsaldean, berriz, mus txapelketa eta 16:30ean, Honorio Agirregabiriaren omenezko 72. txirrindulari lasterketa. Ondoren, 18:00etan, kalejira egongo da trikiti eta buruhandiekin. Txirrindulari lasterketako eta mus txapelketako irabazleei sariak eman eta gero, 20:00etan Gure-Ametsa elkarteak antolatutako afari-merienda egongo da, sagardo, ardo, sardina eta solomoarekin. Ondoren, giroa animatzeko erromeria egongo da, elkartearen ondoko plazatxoan Itziarko Uriarte anaiekin.
Domekan, berriz, 11:00etatik 14:00ak arte azoka egongo da. Nahi duen edonork gauzak saldu, erosteko edota elkar aldatzeko aukera izango du: liburuak, diskoak, koadroak, eskulanak, filatelia... Halako azoka bat antolatzen duten lehen aldia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak