Egutegiari dagokionez, astelehenetik egubakoitzera egongo da zabalik, arratsaldez, 17:00-20:00 ordutegian.
Bi gunetan banatuta
Txiki-txokoak bi ikasgela ditu: bata oinez dabiltzan umeendako izango da; eta bestea, oraindik katamarka dabiltzan umetxoendako.
Ekipamenduaren kasuan, minimoa izango du; psikomotrizitatea lantzeko erabiltzen den materiala bakarrik –koltxoneta batzuk, kuboak...– jarriko dute. Jostailuak norberak eroan beharko ditu. Horrekin batera, gurasoendako kafe-makina ere egongo da.
Komunak ere badaude, bata umeendako eta beste bat nagusiendako.
Bestalde, kontuan hartzekoa da ez dela egongo begiralerik, ezta beste arduradunik ere. Hori horrela, gurasoak egingo dira umeen kargu.
Eguraldi txarrerako
Hasiera baten negurako zerbitzua izatea nahi dute udal arduradunek. Eguraldi txarra egiten duenean gurasoek umeekin non egon izan dezaten atondu dute Zabalotegiko eskola zaharra. Hori horrela, eguraldiaren arabera erabiliko dela uste dute: txarra egiten duenean hobea egiten duenean baino gehiago.