Denetarik egiten dute BEKE elkarteko emakumeek: "Ez dugu espezializazio jakin bat, denetariko eskulanak egiten ditugu: zaharberritze lanak, pintura, kristala margotu, birziklatu... erakusketan denetarik ikusteko aukera dago", gaineratu digu elkarteko Koro Iraegik.
Erakusketan, azken urte honetan egindako lanak egongo dira. Aurten, baina, emakume gutxiago ibili da ikastaroan.
Aroztegi aretoa martitzenetik egubakoitzera irekiko dute, 18:00etatik 20:30etara. Zapatuan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30etara. Domekan goizez bakarrik irekiko dute.