Gaur deklaratu dute Garzon epailearen aurrean Aittor Arantzabalek eta Mikel Garaiondok

Maider Arregi 2008ko ots. 13a, 12:33
Gaur deklaratu dute Baltasar Garzon epailearen aurrean asteleheneko, otsailaren 11ko, sarekadan atxilotutakoek. Tartean, Aittor Arantzabal eta Mikel Garaiondo bergararrek.

Arantzabalek eta Garaiondok uko egin diote magistratuaren galderei erantzutea. Fiskalak baldintzarik gabe espetxean sartzeko eskatu du.
Garzon epaileak 18:00etarako deitu ditu alde guztiak bere erabakiaren berri emateko.

Batasuneko Mahai Nazionala berregiteko ahaleginean aritzea, eta, ondorioz, ETAKo kide edo laguntzaile izatea leporatu die Garzonek atxilotuei.


Iazko urriko Segurako (Gipuzkoa) sarekadan desegin zutela iritzita, Batasuneko Mahai Nazionala berriro eratzen aritzea egotzi die Garzonek atxilotuei, eta, ondorioz, ETAko kide edo laguntzaile izatea.

Atxilotuen artean Batasuneko Mahai Nazionaleko kideak eta EHAK-koak daude. Baita Kepa Bereziartuta EAE-ANVko presidentea. Guardia Zibilak Bereziartuaren jabetzako lojak miatu ditu bart Barakaldon (Bizkaia).

Aittor Arantzabal eta Mikel Garaiondo bergararrez gain, gainotzeko 12 atxilotuak hauek dira: Karmelo Landa, Sonia Jacinto, Jesus Maria Agirre Arrobare, Mikel Etxaburu, Eusebio Lasa Altuna, Peio Xabier Galvez, Joseba Zinkunegi, Josetxo Ibazeta, Iñigo Valdakalonge, Jose Manuel Jurado eta Karmele Aierbe dira atxilotutako beste hamabi kideak. 14. pertsona bat, Nuria Alzugarai, Granadan atxilotu zuten, Askatasunaren arabera, preso bat bisitatzera joan eta gero.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak