Iaz baino lan gehiago aurkeztu dute aurten lehiaketara: guztira, 14. Gainera, gehienak herritarren lanak izan dira.
“Kontuan hartuta ez direla profesionalak, maila oso oneko lanak aurkeztu dituzte”, azaldu du Nagore Narbaiza Hezkuntza teknikariak. Euren artean oso gai ezberdinak lantzen dituzten lanak direla, eta inor ez dela “aspertuko” gaineratu digu.
Irabazleak, 400 euro
19:00etan hasita zortzi lan emango dituzte, eta ondoren sariak banatuko dituzte. Lehenengoak 400 euro jasoko ditu, bigarrenak 300 euro eta bi lehenen artean bergararrik ez balego, bergarar onenak 150 euro jasoko ditu.