Udaleko iturrien arabera, bizpahiru egunean botako dute, eta beste horrenbeste beharko dute guztia garbitzeko. Bota eta gero, Arrizuri parkea ixteko lanak bukatuko dituzte –Ramon Maria Lili kalera ematen duen aldean horma bukatuko dute– eta, horrekin batera, hamar bat aparkaleku gehiago egokituko dituzte. Hala, bukatutzat emango dituzte 20. areako urbanizazio lanak.
Parkea egokitzeko lanak
Arrizuri parkea egokitzeko lanei dagokienez, Agurne Barruso alkateak esan du, berritzeko asmoa duten arren, oraindik proiektua lantzen dihardutela, baina garbi dutela ez dutela aurrera egingo aurreko agintaldiko Udal Gobernuak egindako proiektuarekin: "Florentziako Kartaren irizpideak jarraituko ditugu, parkearen izaera bere horretan mantenduz".