Gaur, astelehena, banatuko dituzte amodiozko gutunen sariak

Monika Belastegi Aranzabal 2008ko otsailaren 18a

Ohi bezala otsailaren 14an, San Valentin eguna, banatzekoak ziren baina greba orokorrarekin bat egin zuten Jarduneko langileek eta horrek ekitaldia atzeratzea ekarri du.

Ekitaldia, kultura etxean

Ekitaldia 19:00etan izango da, kultura etxeko erakusketa aretoan, eta han batuko dira lehiaketako irabazleak. Hala, hantxe izango dira lehen saritu Alaitz Sarasola ordiziarra; bigarren saria eskuratu duen Karlos Aizpurua oiartzuarra; Iraitz Salegi, Bergarako gutun onenaren saria jaso duen gaztea; Josu Gonzalez 26 urtetik beherakoendako saria jaso duen bergararra eta Ibon Segura eskoriatzarra, SMS sariaren irabazlea.

Sariak banatuko dituzte Oier Bolibar Jarduneko presidenteak, Maitane Montiel eta Irati Alberdi epaimahai gazteko kideek eta Nerea Mendizabal eta Itsaso Mendizabal Jarduneko teknikariek.

Ekitaldia urterokoaren antzekoa izango da: irabazleetako bakoitzak bere gutuna irakurriko du eta gero saria jasoko dute. Ekitaldiari amaiera emateko, luntxa egongo da bertaratzen diren guztiendako.

Kopuruak behera egin du

Aurten 38 gutun jaso dituzte, Gipuzkoatik gehienak; jasotako SMS mezuak, berriz, 14 izan dira. Jarduneko ordezkariek azaldu bezala, azkeneko bi urteetan behera egin du jasotzen diren gutunen kopuruak, ez aldiz, kalitateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak