'Gau magikoak Munibe plazan' arte ekitaldia hilaren 25ean

Maider Arregi 2010eko ekainaren 18a

Ramon Arantzabal arrasatearrak, musika, dantza, arkitektura eta irakurketa uztartu ditu. Hala, 'Gau magikoak Munibe plazan' ikuskizuna prestatu du. Arantzabalen 'performance'-a hilaren 25ean ikusteko aukera izango da Munibe plazan, Bergaran.

Finlandia poema sinfonikoa hasiko da entzuten 22:30ak inguruan. Dantza eta aurora borealaren ostean,  Arantzabalek egindako 17 arte lanak azalduko dira balkoietan. Esan, egunez ere, eta aste bukaeran, lanak ikusgai izango direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak