Gatz museoa ezagutu dute Berbalagun egitasmokoek

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko mai. 28a, 12:23
Bailara ezagutzeko irteera egin dute, euskaraz mintza praktika egiten zuten bitartean

Berbalagun egitasmoko 11 lagun Leintz Gatzagan izan ziren duela bi zapatu. Arrasateko Zahar Berri egitasmoko kideekin batera joan ziren.
Batetik, mendian barrena ibilbidea egin zuten eta bestetik, Gatz museoa ikusi zuten: autoz Gure Ametsa jatetxeraino joan ziren eta han  Arrasateko Zahar berriko kideak   eta Leintz Gatzagako gida turistikoa zituzten zain. Autoak han lagata, Hiru erreketara hurbildu ziren. Gero, baserrietan barrena Dorletako ermitaraino heldu ziren. Bukatzeko, Gatz museoa ikusi zuten eta baita ogitarteko ederra jan ere, lagunartean.

Masaje ikastaroa

Jardun elkarteak masaje ikastaroa antolatu du. Ekainaren 4an, 11n, 18an eta 25ean izango da, 19:00-21:00 ordutegian, Aranzadi ikastolako psikomotrizitatea gelan eta eskolak emango ditu Alaitz Badiolak.
Izenematea da hilaren 28a baino lehen, Jardunen bulegoan (kultura etxea) edo 943 76 36 61 telefono zenbakian. Prezioa da 17 euro bazkideendako eta 20 gainerakoendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak