Gazta dastatze ikastaroan izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2008ko uzt. 21a, 13:35
San Martin jaiak irailean ospatuko dira. Hala, jai horietan ohikoa izaten den azokan, gazta lehiaketa egiten da beste batzuen artean. Lehiaketa horrekin loturik, aurten ere, gazta-dastatze ikastaro txiki bat antolatuko du Bergarako Udalak. Ikastaroa Bergarako kultura etxean izango da, irailaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan. Ikastaroa dohainekoa izango da, euskaraz emango da eta Bittor Rodriguez, bergararra izango da irakaslea.

 

Ikastaroan gehienez ere 25 pertsonak hartuko du parte, eta izena emateko ordena errespetatuko da. Hala ere, Bergarakoek lehentasuna izango dute gainontzeko herritarren aurrean. Kultura etxera deitu beharko da izena emateko, 943 77 91 59 telefonora, irailaren 5a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak