Abentura ederrean dago murgilduta Garikoitz Arregi bergararra, Nissan Titan Desert proban esku hartzen dabil-eta, Marokoko Atlas mendiak eta desertuak zeharkatzen dituen mendiko bizikleta proban. Gaurko etapan Alnif eta Boulmane arteko 100 kilometroak egingo dituzte, atzoko etapan egindako lanari esker bergararra 101. postuan helmugaratu zen, Ondrej Fojtik eta Roberto Herasetik –lehenengo biak– ordubetera.
Ikusgarria eta gogorra da Nissan Titan Desert proba, eta beste edizio batzuetako erretratu eta bideoek erakusten dute hori.