Angiozar Hiria pilota txapelketak baditu irabazleak: Mikel Gallastegi eta Satur Lopez. Gaur jokatu dituzte finalak eta baita hirugarren eta laugarren postuak ere. Adierazi digute, beste urte batzuetan ez bezala, gaur jokalari guztiak agertu direla partiduetara; norbait, baina, 'gaupasa' eginda. Giro onean jokatu dute txapelketa.