Gabero abesbatzako kideak Bartzelonan izan dira Aste Santuan. Apirilaren 4an abiatu ziren 24 gazte, Aitor Biain zuzendaria, Eli Mendiaraz piano jotzailea eta Bergarako Orfeoiko bi arduradun. Apirilaren 7an emanaldia egin zuten Santa Coloma de Queralt herrian eta hurrengo egunak Bartzelona eta inguruak ezagutzen eman zituzten. Port Aventuran ere izan ziren. Irudian Bartzelonako Güell parkean daude.