Lehen saioan prozesuari buruzko azalpenak jasoko dituzte gazteek. Gainera, Gipuzkoaren egungo egoeraren diagnosia egingo dute. Lehen saioko emaitzak Elhuyar Aholkularitzak jasoko ditu. Bigarren saioan, alderdi positiboen eta hobetu beharrekoen gainean egingo dute lan. Emaitza guztiekin txostena egingo dute. Prozesuari bukaera emateko txostena aurkeztuko dute Gabonen aurretik.
Azpi-proiektua
G+20 proiektuaren barruan arreta berezia eskaini gura diete gazteei. Horretarako G+20/gazteak 500 azpi-proiektua sortu du Foru Aldundiak. Eskualdeka bilerak egiten dihardute.