Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zapatuan Bergara eta Azkoitia artean dagoen Gorlako kantinaren inguruan Pikulitxa Root’s jaialdia ospatu zuten. Jaia pailazoekin hasi zuten, eta flamenko, sabel dantza eta reggae musikak izan zituzten ondoren. Pailazoek etxeko txikienen irribarreak atera zituzten. Gero, Armiarma taldeak Euskal Herrian egindako flamenko musika zuzenean jo eta dantzatu zuten. Bertaratutakoek gustura egin zuten dantza flamenko soinuez.